XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horiei ordea, edukin linguistikoa erantsi behar zaie eta horretarako aurreko urteetan egiten zen aukeratze linguistiko hutsa ez da erabat alferrikako gertatuko.

Euskarari dagokionez funtzioen sistematze lanak hasi berriak dira.

Oraintxe gaude berorien abiadan.

Hiztegi mugaketak eginak daude, intuizioz bederen, metodo eta bestelako textu aplikatuetan, oinarri zientifikoetan bildutako hiztegi aukeratuak ere bidean datoz...

Elementu gramatikalen aukera, ordea, nahiko landua dago, joera audiolingualari jarraiki zaizkion hainbat metodotan batez ere.

Orain, euskara klaseen edukina aukeratzeko bide berriak urratzen ari diren honetan, egoki gerta daiteke gero han eta hemen, horrela edo bestela, sartu beharko den edukin gramatikala zerrenda argi eta erosoetan aurkeztea.

Horixe da gure asmoa.

Gaia aukeratu ondoan, ordea, ORDENATU egin behar da, ardatz gisa gramatika hartzen bada batez ere (situazioei edo funtzioei dagokienez, ordenak ez du hainbateko garrantziarik), ikasleak sinpletik beteagora eta errazetik zailera igaro daitezen.

Hemen dute lekua gure artean horren ezagunak diren mailak, gehienetan gramatikaren inguruan mugatuak.

Erizpideak ere ezagunak dira: sinpletasuna, maiztasuna, zailtasuna...

Ordenatze hori bera ere estua edo lasaia izan daiteke: urratsez-urrats, pausu txiki bakoitza neurtuz, sailka daiteke edukin guztia edota hiruzpalau multzo nagusi diseinatu hutsez, bakoitzeko edukina multzo gisa eta inongo ordenarik gabe ematen delarik.

Horrelakoa da liburuska honetan aurkezten dena.

Programa, gramatika baztertu gabe ere, bestelako ardatzen inguruan eraikitzen denean, gramatika elementuen ordena lasaiagotu egiten da, garrantzia galtzen duelarik.

Liburuska honetan beraz, besteak bestetarako utziz, euskara ikasleek, hasteko bederen, ikasi behar dituzten elementu gramatikalen aukera duzu eta berorien ordenazio nagusi eta lasaia.